Jose Iñazio Iztueta, Zaldibian sortu zen 1767an eta 1824an, liburu bat idatzi zuen : Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia. Gipuzkoako dantza deskribatzen duen liburu hobenetarik da.
Hortan agertzen dire :
- Gipuzkoako dantzen deskribapena (brokel dantza, ezpata dantza...)
- Soinu Zaharrak : urratsak, hitzak...
- Dantza urratsen deskribapena eta izenak
- Gipuzkoako dantzaren ikasteko metodo bat (Aldairak)
Liburu hori euskal dantza adierazten duen liburu bakarra da gaurregun. Balore haundikoa da ohituren eta dantzen atxikimenduan.